Hemeroteka


Elkarbanatu
2025-11-27

Merkatuari begira jarri dugu Gonagorri podcasta

Gonagorri podcastaren bosgarren denboraldiaren hondarrean, azaroko pieza sareratu dugu. Euskarazko haur eta gazte liburuaren merkatura begira jarri gara eta azken hamarkadetako aldaketak, eraldaketak eta metamorfosiei buruz hitz egin dugu Imanol Mercero Galtzagorriko lankidearekin. Atzera begiratu dugu nondik gatozen eta gure merkatua zertan den aztertzeko. Mercerok gidatzen du duela hogei urte inguru martxan daukagun Irakurketa Mintegia; han euskaraz argitaratzen den haur eta gazte literatura guztia irakurtzen dute. 

Solasaldiaz gain, Izar Elduaienek bi Frankenstein ekarri dizkigu bere gomendioan, eta Lore Agirrezabal Izarrenarekin txirikordatzen den beste liburu gomendatu digu. Intza Alkain Mariasun Landak sortutako Txan fantasma bilakatu da egin digun kontaketan. 

Entzun eta zabaldu!