Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-09-11

Martxan da Booktuberboom_+ Lehiaketaren VII. edizioa

Adi gazte! Aurten ere  liburuen euskal “influencer-a” topatu nahian gabiltza! Horrexegatik zabalik dago jada booktubeak, bookstagramak zein booktokak bidaltzeko epea. Lehiaketara lanak azaroaren 24a arte aurkez daitezke eta parte hartzeko oinarriak Booktuberboom blogean izango dira eskuragarri. Aurten, gainera, lehiaketa berrikuntzaz beteta dator. Lehenengo aldiz 14-18 urte bitarteko gazteek edozein kategoriatan parte hartzeko aukera izango dute: booktube, bookstagram zein booktok.

Irakurtzea edota sare sozialetan aritzea gustuko duzu? Ez egin zalantzarik eta parte hartu!

Hona hemen Ainhoa Etxebarriak sortutako spota!