Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-07-07

MarraziOetan parte hartuko duten ilustratzaile-taldea osatu dugu

MarraziOak tailerraren 14. ekitaldia egingo duten hamar ilustratzaileren taldea osatu dugu. Eskerrik asko, bide batez, izena eman duzuen guztiei. Tailerra irailaren 26tik 30era egingo dugu Igeldoko Undermount elkartean eta Elena Odriozola ilustratzaileak eta Gustavo Puerta editoreak emango dute.

Datozen MarraziOetako gaia, “LIBURU ILUSTRATUAK EDITATUZ KONPLIKATZEN DUGU BIZITZA” goiburupean, edizio-lana izango da. Edizioa, ordea, artisauaren ikuspuntutik begiratua eta liburu bat egin bidean topa daitezkeen arazoak eta aukerak aintzat hartuko dituzte, besteak beste.

Aukeratutako hamar ilustratzaileek tailerra doan egiteko aukera izango dute.