Hemeroteka

2024-05-06

MARRAZIOETAN izena emateko azken egunak dira

Ekainean egingo dugun MARRAZIOAK tailerraren 16. ekitaldian parte hartu nahi baduzu izena emateko azken egunak dituzu!

MARRAZIOAK Galtzagorri elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen duen tailerra da, ilustratzaileei zuzendutakoa. Aurten Ignasi Blanch ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuko dute eta mozorroen sinbologian barneratuko dira. Donostiako Undermount elkartean egingo dugu, Igeldon, ekainaren 24tik 28ra.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 17a da. Formazioa doan jasoko dute epaimahaiak aukeratutako 12 ilustratzaileek.

Lotura honetan duzue Naiz irratiko Zebrabidea saioan jasotako elkarrizketa. Aurtengo ekitaldiaren nondik-norakoa azaltzeaz gain, tailerraren historiari buruz aritu dira Izaskun Jauregi eta Aitziber Alonso.

Hemen informazio zabalagoa.

Animatu, eta parte hartu!