Hemeroteka

2023-05-15

MarraziOetan izena emateko azken egunak dira

Ekainean egingo dugun MarraziOak tailerraren 15. ekitaldian parte hartu nahi baduzu izena emateko azken egunak dituzu!

MarraziOak Galtzagorri elkarteak Gipuzkoako Fordu Aldundiaren babesarekin antolatzen duen tailerra da, ilustratzaileei zuzendutakoa. Aurten Maite Gurrutxaga ilustratzaileak eta Juan Kruz Igerabide idazleak gidatuko dute eta  haur eta gazte literaturako klasikoak izango dira tailerraren ardatza, euskal aldaeratatik begiratuta. Donostiako Undermount elkartean egingo dugu, Igeldon, ekainaren 26tik 30era.

Izena emateko azken eguna datorren ostirala, maiatzak 19, da. Formazioa doan jasoko dute epaimahaiak aukeratutako 10 ilustratzaileek.

Animatu, eta parte hartu! Hemen duzu informazio gehiago. DEIALDIA