Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-04-17

MarraziOak ekainean egingo ditugu eta ireki dugu izen-ematea

MarraziOak tailerraren 15. edizioa ekainean egingo dugu; aurretik irailean egin izan dugu. Aurreratuta gatozenez, izen-ematea ireki dugu eta zabalik egongo da maiatzaren 19ra arte. Nolako MarraziOak izango diren?

  • Ekainaren 26tik 30era egingo ditugu Donostiako Undermount elkartean, Igeldon.
  • Tailerraren gidariak Maite Gurrutxaga eta Juan Kruz Igerabide izango dira.
  • “OTSOA JATEN. Ipuin klasikoak eta euskal aldaerak ilustratuz” goiburupean, haur eta gazte literaturako klasikoak izango dira tailerraren ardatza, euskal aldaeratatik begiratuta.
  • Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegi jarraitua izango du tailerrak, tartean, bazkaltzeko ordubeteko atsedena egingo delarik.
  • Guztira 10 ilustratzailek izango dute MarraziOak-eko 35 orduko formazioa doan jasotzeko aukera.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzak diruz lagundu du proiektua.

IZENA EMATEKO: 

  • Parte hartu nahi dutenek dokumentazio arruntaz gain, bere dosierra edo bere 10 ilustrazioz osatutako lagina aurkeztu beharko du, bere estiloa, estetika eta ildoak irudikatzen dituztenak. Dokumentazioa wetransfer bidez bidali beharko da helbide honetara: administrazioa@ibbygaltzagorri.eus
  • Eskaerak aurkezteko azken eguna maiatzaren 19a izango da.
  • Aukeratutakoei maiatzaren 26ko astean erantzungo zaie.

DEIALDIA OSORIK