Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-08-01

Mariasun Landarena da gure Gonagorri podcastaren ahots nagusia

Beste Gonagorri bat egin dugu, beste podcast pieza bat non ahots nagusia Mariasun Landarena den. Sorta bat egin nahi dugu, Ibilbideak izendatu duguna. Euskal idazleak eta ilustratzaileak hartu nahi ditugu bertan, ibilbide bat egin dutenak, haur eta gazte literaturari buruz hitz egin diezaguten.  

Gozamena izan zen Mariasun Landarekin egoteko aukera hutsa, are gehiago grabatu eta zuei eskaini ahal izatea Gonagorri forman. Nola hasi zen haur eta gazte literatura idazten, bere deskubrimenduak eta hastapenak, zer iritzi duen egungo panoramaz, zer irakurtzen duen... Asko dira pieza berriak jasotzen dituen hariak, ez dizkizugu hemen argituko, bai egin nahi dizugu entzuteko gonbidapena. Gozatu!