Hemeroteka


Elkarbanatu
2026-01-13

Maite Gurrutxagak Boloniako epaimahaiak aukeratutako 75 ilustratzaileen artean dago

Boloniako haur eta gazte literatura azokaren 63. edizioa egingo dute apirilaren 13tik 16ra eta dagoeneko hasi dira iragarpenak egiten. Aurreko astean Saioa Aginako eta Maite Gurrutxaga ilustratzaile finalisten artean aukeratu zituztela kontatu genuen, eta, gaur, Maite Gurrutxaga nazioarteko 75 irabazleen artean dagoela zabaldu nahi dugu lau haizeetara.

Arestian esan bezala, Boloniako Azokako Ilustratzaileen Erakusketan parte hartuko duten ilustratzaileen zerrenda; zerrendan Maite Gurrutxaga eta Saio Aginako euskal ilustratzaileak zeuden. Nazioarteko 4.158 ilustratzaile aurkeztu dira, eta 95 herrialdetako eta lurraldetako 317 finalista aukeratu dituzte. Finalista horietatik 75 irabazle aukeratu dituzte, eta horien guztien lanak nazioartean erakutsiko dituzte datozen bi urteetan.

Zorionak Maite eta Saioa!