Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-01-31

Literatura arloko sorkuntza dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak literatur arloko sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du. Literaturaren atalean bi dirulaguntza emango dituzte 2022ko deialdian. Alde batetik gazte literatur testuak sortzekoa eta bestalde ipuin bildumak edo eleberri motzak sortzeko laguntzak. Eskaerak egiteko epea otsailaren 28ra arte irekita egongo da. Bi modalitateetan 8.000 euroko bost dirulaguntza emango dituzte.