Hemeroteka


Elkarbanatu
2025-11-19

Liburu hari boom egitasmoaren azken geldialdia egin dugu Markinan

Markinan egin dugu aurtengo Liburu hari boom egitasmoaren azken geldialdia. Hotz zen kalean baina zeruak bero jaso gintuen.

Bi saio egin genituen, bietan liburu berberak erabili genituen, baina bi saioak ezberdinak izan ziren. Izan ere, saio bakoitza bakarra da. Bertan parte hartzen duten gazteak aldatzen diren moduan aldatzen dira sortzen zaizkien galderak, komentarioak, loturak eta aldatu egiten da gure egitekoa.   

Egindako bi saioen amaieran hitz bana eskatu genien gazteei. Hona ereindakotik jasotakoa: liburuak, inspirazioa, galderak, desberdintasuna, txapa, letrak, erosoa, labur, poemak, irakurketa, reflexiboa, aniztasuna, interesgarria, desberdina, gustuak, lasaia, hizkuntza, aniztasuna, polita, kuriositatea, azalpena, irudimena.

Saioak amaitzearekin batera pixkanaka egitasmoaren lehenengo edizioa ere amaierara iristen ari da. Azaroaren 24an amaituko da lehiaketan parte hartzeko epea eta laster hasiko da epaimahaia bere lana egiten. 40 lanetik gora jaso ditugu jada, animatu zurea bidaltzera!