Liburu Gaztea booktrailer lehiaketa azken txanpan sartzen hasia da. Dagoeneko Galtzagorrin hasi gara zenbait ikastetxetako ikasle talde batzuen bideoak jasotzen. Ikastetxe bezala izena eman zenuten horien artean bazabiltzate, beraz, animo!
Aldiz, lehiaketan izenik eman ez baduzu, gogoan izan NORBANAKOEN KATEGORIAN parte hartu daitekeela. Beraz, 12-16 urte bitarteko gaztea bazara, animatu gure ezinbestekoen zerrendako liburu bat irakurri, gidoia prestatu eta booktrailer bat egitera. Ez ahaztu Liburu Gaztea web orriko formularioa betetzea ezinbestekoa dela!
Informazio guztia webgunean bertan topatu daiteke: https://www.ibbygaltzagorri.eus/liburu-gaztea/2024-2025/
Martxoaren 3a izango da parte hartzeko azken eguna. Egun horretatik aurrera, epaimahaikideek booktrailerrak aztertuko dituzte eta ekaina hasieran jakinaraziko dute haien erabakia.
Norbanakoka aurkezten diren gazteen artean honako SARI hauek banatuko dira:
Bozketan parte hartzen dutenen artean, urtero bezala, e-reader bat zozkatuko da.
Animatu eta parte hartu!