Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-09-05

Liburu Gaztea Hautaketa Batzordean parte hartzeko izena emateko epea ireki dugu

Martxan jarriko dugu Liburu Gaztea Hautaketa Batzordea eta bertan parte hartzeko izen-ematea ireki dugu. Izena irailaren 23ra arte eman daiteke.

Zer egiten dute batzordeko partaideek?

Batzordearen eginkizuna da 12-16 adin tarterako 2022an euskaraz argitaratuak izan diren liburu guztiak irakurtzea eta ondoren kalitate literario handiena duten 4ak hautatzea.

Nork hartu dezake parte?

Hautaketa Batzordean Galtzagorriko bazkide den edonork parte hartu dezake. Ikastetxeek ere parte hartu dezakete, eta irakasleen artean liburuen irakurketa-fitxak betetzeko lana banatu dezakete eta ikasleekin irakurgaiekin esperimentatzeko aukera eman ahal die bide batez. Batzordean parte hartuko dutenek liburu guztiak jasoko dituzte, ikastetxeak badira haietako liburutegiak hornitzeko aukera ona izango da.

Zertarako erabiliko ditugu hautatutako liburuak?

2022-2023 ikasturteko Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketa antolatzeko. Booktrailerra liburu bat iragartzeko sortutako bideo muntaia da, filmen trailerrak egiteko erabiltzen diren narrazio teknika berdintsuak erabiliz egin ohi dena. Liburuak iragartzeko ez ezik, irakurzaleak eta zale ez direnak liburuak irakurtzera motibatzeko ere balio du booktrailerrak.

Nola eman daiteke izena?

Esteka honetan aurkituko duzun inprimakia beteta.