Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-09-07

Liburu Gaztea Hautaketa Batzordean izena emateko epea ireki dugu

Liburu Gaztea Hautaketa Batzordean parte hartzeko izen-ematea ireki dugu eta zabalik egongo da irailaren 22ra arte.

Batzordearen eginkizuna 12-16 adin tarterako 2023an euskaraz argitaratuak izan diren liburu guztiak irakurtzea eta ondoren kalitate literario handiena duten 4ak hautatzea da.

Nork hartu dezake parte?

Hautaketa Batzordean Galtzagorriko bazkide den edonork parte hartu dezake. Ikastetxeek ere parte hartu dezakete; irakasleen artean liburuen irakurketa-fitxak betetzeko lana banatu dezakete eta ikasleekin irakurgaiekin esperimentatzeko aukera eman diezaieke bide batez. Batzordean parte hartuko dutenek liburu guztiak jasoko dituzte, ikastetxeak badira haietako liburutegiak hornitzeko aukera ona izango da.

Zertarako erabiliko ditugu hautatutako liburuak?

2024-2025 ikasturteko Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketa antolatzeko. Booktrailerra liburu bat iragartzeko sortutako bideo muntaia da, filmen trailerrak egiteko erabiltzen diren narrazio teknika berdintsuak erabiliz egin ohi dena. Liburuak iragartzeko ez ezik, irakurzaleak eta zale ez direnak liburuak irakurtzera motibatzeko ere balio du booktrailerrak.

Nola eman daiteke izena?

Esteka honetan aurkituko duzun inprimakia beteta irailaren 22a baino lehen.