Hemeroteka


Elkarbanatu
2026-09-02

Liburu Gaztea Hautaketa Batzordea

Zer egiten dute batzordeko partaideek?

Batzordearen eginkizuna da 12-16 adin tarterako 2026an euskaraz argitaratuak izan diren liburu guztiak irakurtzea eta ondoren kalitate literario handiena duten 4ak hautatzea.

Nork hartu dezake parte?

Hautaketa Batzordean Galtzagorriko bazkide den edonork parte hartu dezake. Ikastetxeek ere parte hartu dezakete, eta irakasleen artean liburuen irakurketa-fitxak betetzeko lana banatu dezakete eta ikasleekin irakurgaiekin esperimentatzeko aukera eman ahal die bide batez. Batzordean parte hartuko dutenek liburu guztiak jasoko dituzte, ikastetxeak badira haietako liburutegiak hornitzeko aukera ona izango da.

Zertarako erabiliko ditugu hautatutako liburuak?

2027-2028 ikasturteko Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketa antolatzeko. 

Nola eman daiteke izena?

Esteka honetan aurkituko duzun inprimakia beteta.