Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-04-04

Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako bozka fasea martxan da!

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketara 243 booktrailer aurkeztu dira guztira!

Orain epaimahaiak baloratzen dituen bitartean, bozkatzeko zuen txanda iritsi da. Booktrailer guztietatik 93 izan dira aukeratuak publikoaren bozka jasotzeko: 91 ikastetxeen kategorian eta 2 norbanakoen kategorian. Iritsi da booktrailer hauek saritzeko garaia! Zein da zuen gustokoena?

Izan ere, sari nagusirako hautagaiak epaimahaiak hautatuko baditu ere, sari horrez gain bada beste bat: PUBLIKOAREN SARIA. Sari hori publiko zabalaren botoek erabakiko dute. 200 euroko bi bono banatuko dira, lehiaketako kategoria bakoitzeko bana. Horretarako, urtero bezala, Liburu Gaztea web guneko BOZKATU atalera jo ahal izango da apirilaren 30era arte. Botoa emateak era saria izan dezake, botoa ematen dutenen artean e-irakurgailu bat zozkatuko baita.

Laburbilduz, hona hemen bozkatzeko jarraitu beharreko pausuak:

1. Sartu Liburu Gaztea 2021-2022 webguneko BOZKATU atalera.

2. Hautatu NORBANAKOEN kategoriako gustukoena. Hauek Tiktoken ikusiko dituzu! Aprobetxatu eta heman "gustuko dut" bertan ere.

3. Hautatu IKASTETXEEN kategoriako gustukoena.

4. Bozka baieztatu eta listo!

Animatu eta esaiguzu zein den zeure booktrailer gustukoena!