Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-03-07

Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako bideoak jasota!

Dagoeneko jaso ditugu Liburu Gaztea 2023-2024ko booktrailer lehiaketako trailer bideo guztiak!

Urtero bezala, oso arrakastatsua izan da parte hartzea. 360 trailer inguru iritsi zaizkigu Galtzagorrira Bizkaia zein Gipuzkoako 28 ikastetxe ezberdinetatik. Bestalde, norbanakoen kategorian ere 6 booktrailer jaso ditugu!

Liburu irakurrienen artean agertzen dira urteko hautatuak: Kukuaren kantuaEsther Ferrer eta denbora: (ia) guztia moztu eta itsats daitekeJoão eta Ni ez naiz Mikel Laboa. Hala ere, beste zenbait liburuk ere izan dute euren booktrailer lana: Ezekiel, Hormak, Azken dantza New Yorken, Coraline, Anne Franken egunkaria, Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, Ate atzeko zuloa...

Guztiak ikusgai daude gure webgunean.

Orain epaimahaiaren txanda izango da eta kategoria bakoitzeko euren irabazlea hautatzeari ekingo diote. Era berean, apirilaren 1ean martxan jarriko dugu publikoaren bozka fasea. Egon adi!