Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-03-15

Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako bideoak jasota!

Dagoeneko jaso ditugu Liburu Gaztea 2022-2023ko booktrailer lehiaketako aurtengo trailer bideo guztiak!

Urtero bezala, oso arrakastatsua izan da parte hartzea. 400 trailer inguru iritsi zaizkigu Galtzagorrira Bizkaia zein Gipuzkoako 33 ikastetxe ezberdinetatik. Bestalde, bigarren urtez booktrailerrak TikTok aplikazioan igota partekatu dizkigute norbanakoen kategorian. Ea sare sozial berrienetan ere euskarazko literatura zabaltzea lortzen duten!

Liburu irakurrienen artean agertzen dira urteko hautatuak: Bi abentura eta amodio bat, Hormak, Itsasoaren atea eta Gezurra liburuak. Hala ere, beste zenbait liburuk ere izan dute euren booktrailer lana: Miñan, Ezekiel, Kulero salatzaileak, Ezezagunak, Anne Franken egunkaria, Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, Beti iparralderantz...

Guztiak ikusgai daude Liburu Gaztea webgunean

Orain epaimahaiaren txanda izango da eta kategoria bakoitzeko euren irabazlea hautatzeari ekingo diote. Era berean, martxoaren 30ean martxan jarriko dugu publikoaren bozka jasotzeko fasea. Egon adi!