Leire Bilbao idazleak irabazi Espainiako Haur eta Gazte Literatura Saria Klera (Elkar, 2024) lanagatik. Saria Espainiako Kultura Ministerioak ematen du eta idazleak 30.000 euro jasoko ditu. Epaimahaiak honakoa nabarmendu du: «Klera lanaren edertasun poetikoa, non idazlea arte adierazpide anitzen bidez, ilustrazioa batez ere, kulturaren, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko proposamen bat sortu duen gerraren, heriotzaren eta gatazkaren gaiak mahaigaineratu, eta haurrei eskaintzeko moduko lan bat sortuz». Etiketarik gabeko literatura lana dela gaineratu du epaimahaiak, bidez batez, diziplinartekotasunari azpimarra egin dio eta giza kondizioaren sakonenarekin lotuta dagoela gehitu du.
Kleraren ilustrazioak June San Sebastianek egin ditu. Ilustrazioaz gain, dantzak eta musikak zeresana handia dute. Dantzaren koreografia Kukai dantza taldeak sortutakoa da eta musika Maite Larbururena da; bata zein bestea QR kode baten bidez jaso ditzake irakurleak.
Zorionak Leire!!