Hemeroteka


Elkarbanatu
2026-10-15

Laborategi Mutanteak badu logoa

 

Laborategi Mutantea proiektua gazteen irakurketa ohiturak eta praktikak arakatzeko proiektua da. Iaz sortu eta aurten gorpuzten ari gara Kutxafundazioaren Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren barruko Tresnak programaren barruan. Martxoan aditu talde bat bildu genuen, arakatzearen nondik norakoa zehazteko, eta urriaren 24an gazteen mahaia batuko dugu Kursaaleko Kutxafundazioaren erakusketa aretoan. Prozesuan irudia falta zitzaigula sumatu genuen, eta Usandizaga BHIko irakasleekin harremanetan jarri ginen.

Orduz geroztik gertatu dena Laborategiaren zabaltzeko gaitasunaren isla da; izan ere, hezkuntza arloan landu daitekeela erakutsi digu Usandizagako Diseinu Grafikoko Goi Mailako Heziketa Zikloko 2. mailako lantaldeak egin duen lana. Hain zuzen, tipografia ikasgaian Laborategi Mutanterako logoa sortu dute!  Sormen prozesua kontatu digute: Laborategi eta Mutante hitzen etimologia aztertu dute (hitzak, erroak, atzizkiak, jatorriak) eta proposamen grafikoa egin dute. Aukeratu dituzte tipografia, koloreak eta zeinuak. Hainbat formatutan bidali digute non zabalduko dugun kontuan hartuta, hala nola sareak edo inpresioak. Eta, gainera, lotura semantikoak egin dituzte, inspirazio iturriak bilatu dituzte intsektuen metamorfosietan, M hizkiaren nolakotasunean edota liburu irekiaren forman. Ez al da zoragarria? 

Honako ikasleek eta irakasleek osatu dute «Bariables» taldea; Diseño Grafiko Goi Mailako Heziketa Zikloa 2. maila. Usandizaga BHI. Bianca Priala, Naroa Tebar, Iratxe de Arriba, Udane Dominguez, Zumendi Caro, Noelia Carretero, Angie Barrientos, Irene Perez, Anna Wangye, Lorea Atorrasagasti eta Itziar Aranburu. Eskerrik asko!