Hemeroteka


Elkarbanatu
2025-06-25

Kalean da Behinolaren 51. zenbakia

 

Behinola euskaraz eta euskarazko haur eta gazte literaturari buruzko aldizkariren 51. zenbakia kaleratu berri dugu. Zenbaki berrian Xabier Etxaniz Erle EHUko Irakasle Eskolako irakaslea, euskarazko haur eta gazte literaturan aditua eta kritikaria elkarrizketatu dugu erretiroa hartzeko tenorean dagoenean. Elkarrizketan euskarazko haur eta gazte literaturaren hastapenetatik gaur egungo egoerara arteko errepasoa egin dugu; literatura, hezkuntza, kritika, ikerketa, historia eta euskara harilkatu ditugu.

Azala eta kontrazala Mariñe Arbeok sortu ditu, baita Sormenez ataleko ilustrazioak ere; atal bereko sormen-lana Ruben Ruizek idatzi du. Denbora-pasa Maite Rosendek eta Lau Eskutara sailean kaligrafiaren eta motrizitate txikiaren auziaz idatzi dute ikasgeletan lanean ari diren Unai Burón eta Itziar Etxeberria irakasleek. Albisteen atalean, batetik Behinolaren 25. urteurrena ospatu genuenekoa kontatu dugu eta, bestetik, Bartzelonara, Faristol Jardunaldietara estatuko gisa bereko aldizkarien topaketara eraman genuenekoa.

Horrez gain, iazko bigarren seihilekoan argitaratutako haur eta gazte liburu nabarmenenen iruzkinak argitaratu ditugu. Bere liburu kuttunaz idatzi du Uxue Apaolaza idazleak eta euskarara itzultzeko klasiko bat proposatu digu Karla Fernández de Gamboa Behinolako erredakzioko kideak.

Azkar zuen postontzietan!