Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-12-23

Jon Zabaleta elkarrizketatu dugu urteko azken Gonagorrian

Iaz euskal sortzaileen ibilbideei errepasoa egiteko Gonagorri pieza bat gorde genuen, eta Mariasun Landa idazlea elkarrizketatu genuen. Serie honi hasiera ematerakoan, gure askoa zen gure sortzaileak haur eta gazte literaturaz bakarrizk hitz egiten jartzea. Zaila da horri eustea, bai eutsi diogu haur eta gazte literaturan egiten duten lanari arreta berezia jartzeari, baina nola eutsi kontatzeko duten guztia ez jasotzeko tentazioari? Jon Zabaleta ilustratzailearekin egin dugu bigarren Ibilbideak pieza; Gonagorri guztietan luzeena. Hasi haurtzarotik, Debako Arte Eskola, marrazki bidezko kazetaritza, umorea, bizipenak, natura eta Zabaletaren oroitzapenetan zein egunerokoan kabitzen dena jaso dugu, ez da gutxi. Zabaletaren oroitzapen horietan, bidenabar, guztion memoriaren zatiak daude; Ipurbeltz eta Txan fantasma, adibidez. 

Espero dugu guk bezain gustura entzungo duzuela Zabaletari egindako elkarrizketa. Solasaldiarekin batera Odei Arregik egindako kontaketa daukazue; Tilin Talan Juan Kruz Igerabidek idatzitako eta Jon Zabaletak ilustratutako liburutik "Linternarena" ipuinaren moldaketa egin digu. Lore Agirrezabalek ilustratzailearen lanaren eta estiloaren gaineko iruzkina osatu du. 

Gonagorriari inkesta bat gehitu dugu, koadrotxo bat irekiko zaizue entzuten hasi eta berehala. Zuen iritziak jaso nahi ditugu, orain artekoaz eta datozenen edukiei buruzkoak. Erantzunez gero, benetan lagunduko diguzue.

Hau denboraldiko azken pieza da; gauzak ongi, martxoan itzuliko gara!