Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-11-02

Irudika hasi da Artiumen

Irudika, Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionala egingo dute Gasteizko Artiumen gaurtik hasita eta larunbata arte. Egitarauak erakusketak, tailerrak, hitzaldiak eta mahai-inguruak hartzen ditu. Besteak beste, Ilustrazioa, animazioa eta gastronomia edota Liburu azalak diseinatzeko era, askotariko begiradak gaiak jorratuko dituzte; herrialde gonbidatuak ere badaude, eta hango ilustratzaileek hitza hartuko dute, hain justu, Japoniakoek, Poloniakoek eta Nigeriakoek. Hitzordu profesionalak, bestelako sareak ehuntzeko etenak, musika, bazkariak eta afariak ere egingo dituzte Irudikan. Finean, euskal lurraldeetan egiten den ilustrazioa eta kanpoan egiten dena ekartzeko azoka da Irudika.

Egitarau osoa hemen

Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatzen du.