Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-09-02

Ireki dugu Irakurketa Mintegian izena emateko aukera

Zer egiten dugu Galtzagorriren Irakurketa Mintegian?

Aurreko urtean euskaraz argitaratutako euskarazko haur eta gazte literatur obra guztiak irakurtzen dituzte, eta kalitate gehien dutenak aukeratu eta iruzkintzen dituzte.

Zertarako balio du?

Galtzagorrik egiten dituen proiektu askoren zutabea dira Mintegitik ateratzen diren liburu-zerrendak. 

Parte hartzaileei kalitatezko liburuak aukeratzeko irizpideak eskuratzeko aukera ematen die.

Mintegiaren barruan HGL aditu baten ikastaro trinkoa egiteko aukera ematen dugu udazkenean. 

Azalpenak parte hartzaileen ahotik entzun nahi duzu?

Nor dira gidariak?

Imanol Mercero literatur kritikaria eta Larraitz Idarreta bibliotekaria.

Nork eman dezake izena?

Galtzagorriko bazkide orok. (Doanekoa da eta liburu sorta bat jasoko dute)

Non egiten da?

Donostiako Haur Liburutegian.

Zein da maiztasuna?

Hilean larunbat goiz batez elkartzen dira irakurleak.

Izena non eman daiteke?

Esteka honetako izapidea beteta egin daiteke.

Noiz itxiko da izena emateko epea?

Irailaren 14a baino lehen egin behar da.

Noiz hasiko da?

Irailaren 17an.

Informazio osoa non aurkitu daiteke?

Hemen duzu.