Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-09-06

Irakurketa Mintegian izena emateko epea ireki dugu

Irakurketa Mintegian izena emateko epea ireki dugu eta zabalik egongo da irailaren 15era arte. Hemen duzu izena emateko inprimakia. Mintegiko kideek urtero, euskaraz, eta haur literaturaren eremuan argitaratzen diren obra guztiak irakurtzen dituzte eta haien artean kalitate gehien dutenak aukeratzen dituzte. Mintegian aukeraketa egiteko irizpideak lantzen dituzte: liburua den objetktuaren ezaugarriak, narrazioa eta ilustrazioa aztertzen dituzte; obra adin tarte egokiari lotzeko irizpideak ere lantzen dituzte. Horrekin guztiarekin liburu bakoitzari buruzko iruzkinak egiten dituzte. Mintegiaren gidariak Larraitz Idarreta bibliotekaria eta Imanol Merzero haur-literatura kritikaria dira. Galtzagorri elkartearen oinarri dira Mintegiko kideen lanari esker sortzen diren liburu-zerrendak bakoitzari dagokion iruzkinarekin; haietako sorta bat Behinola aldizkarian argitaratzen dugu. 

2023-2024 ikasturtean ere mintegiko kideak hilean behin bilduko dira, larunbatez, Donostian, Fermin Kalbeton kalean, Haur Liburutegi Nagusian. 

Mintegiko kide izateko baldintza bakarra Galtzagorri elkarteko bazkide izatea da. 

Begira zer dioten mintegiko kideek: