Hemeroteka


Elkarbanatu
2025-11-05

Ipuin Kontalarien XI. Maratoia egingo dugu azaroaren 22an

Ipuin Kontalarien Maratoia egingo dugu azaroaren 22an, larunbatean, 11:00etatik aurrera Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan. Hamaikagarren maratoia izango da eta, ohi bezala, goizean hasita arratsaldera arte luzatuko da. Kontaketak adin ezberdinetako publikoari zuzendutakoak izango dira. Erreserba egiteko aukera zabalduko dute hemen azaroaren 10ean, astelehenean, 10:00etan.

Lehenengoa Oihana Etxegibel izango da eta, kanonikoak diren ipuinetatik abiatuz, sortzen den giroa aintzat hartuko du eta kontatzeko ipuin egokienak aukeratuko dizkie 2 eta 4 urte arteko haurrei.

Ondoren, Ines Bengoak kamishibai ipuin kontaketa egingo du. 12:00etan hasiko da eta publikoa 4 eta 8 urte bitartekoa haurrek osatuko dute. Ipuin japoniarrak kontatuko ditu; antzinakoak eta gaur egungoak, ikustekoak eta entzutekoak.

Nerea Ariznabarretak eta Mariano Hurtadok ipuin kontaketa musikatua egingo dute. Saioa 17:00etan hasiko da eta 8 eta 14 urte arteko gaztetxoentzat izango da. Sioux indiarrak, tuneztarrak, bantuak eta euskal herritarrak agertuko dira haien ipuinetan. 

Amaitzeko, Maider Alcelayk eta Igor Salak narrazio saio musikatua eskainiko dute 18:00etatik aurrera. Munduko zoko askotara jauzi egin, eta 15 urtetik gorakoei bidaia bat egiteko gonbidapena egingo diete.