Gonagorri podcastaren bosgarren denboraldiari amaiera emateko Ibilbideak seriearen laugarren pieza egin dugu. Iņaki Mendiguren Bereziartu idazlea eta itzultzailea elkarrizketatu dugu eta plazera izan da hark ibilitako bideari jarraitzea. Haur eta gazte literaturaren alorrean itzultzaile nabarmena da; bi aldiz irabazi du Euskadi saria; bietako batean Sarah J. Turtle bere emaztearekin batera; hain justu, Tom Sawyerren abenturak, Mark Twainen eleberriaren itzulpenarekin irabazi zuten; Galtzagorrik argitaratutako Klis-Klasikoak bilduman argitaratutako obra da. Elkarrizketa gozoa egin diogu, erraztu egin digu bidea eta emandako erantzunetan ibilian-ibilian ikasi duenaren printzak opari egin dizkigu. Entzuteak egiteak besteko plazera emango dizuelakoan gaude.
Elkarrizketaz gain, Unax Izagirre gazteak Alison Betchel-en Fun Home komikiaren iruzkina egin du; ez du nolanahiko lana hartu eta iruzkin bikaina egin du. Lore Agirrezabalek Tom Sawyer ekarri du eta Intza Alkainek Aliziaren lurralde miresgarrira eraman gaitu, Manu Lopez Gaseniren itzulpenean.
On egin!