Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-04-19

Ikastetxeek 2023ko IKUSI MIKUSI azokara joateko aukera dute

Data jarri diogu hurrengo IKUSI MIKUSI azokari. Hirugarrena izango da, euskarazko haur eta gazte literaturaren azoka bakarra. Urrian 20an eta 21ean egingo dugu, Saran. Ostiralean, aurrekoetan bezala, Eskolaren Eguna izango da eta ikastetxeek izena eman dezakete ekainaren 30era arte. 

Azokako espazioa, jarduerak eta ikuskizunak haurrei nahiz gaztetxoei zuzendutakoak izango dira. Euskal lurralde guztietako literatura arloko profesionalak bertan izango dira: argitaletxeak, idazleak, ilustratzaileak, liburu-saltzaileak, bibliotekariak, ipuin kontalariak eta artistak. Hala, Eskola Egunean ikasleek euskaraz idatzitako liburuak, idazleak eta ilustratzaileak ezagutzeko aukera izango dute eta ikuskizunekin, tailerrekin nahiz sortzaileen aurkezpenekin gozatuko dute. 

Eskola Egunean ikastetxeetako 3-12 eta 12-16 urte bitarteko haurrak zein gaztetxoak gonbidatu nahi ditugu antolatu ditugun ekintza horietan guztietan parte har dezaten. 

Izena emateko eman beharreko pausuak honakoak dira:

IKUSI MIKUSIren webaren izen-emate atalean sartzean “A la une” sakatu, hor dago ikuskizunen zerrenda. Bat aukeratzean eta aurrera egitean, parte-hartzaileak jarri behar dira, eta hor jarri behar da ikastetxearen izena, eta gero “Copier les informations saisies pour tous les participants suivants” emanHau da, izen-ematea errazteko « Participants » eremuan ikastetxearen izena bakarrik idatzi behar da eta « kopiatu » laukia markatu. 

Zalantza baduzue jarri gurekin harremanetan: ikusimikusi@gmail.com