Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-09-07

IBBYren 38. Kongresua egiten ari dira Putrajayan, Malaysian

Istorioen boterea lelopean ari da IBBY erakundea bere 38. Kongresua egiten Malaysiako Putrajaya hirian. Istorio edo kontakizun, baina herrialde guztietan, moldaketak moldaketa, agertzen diren horietaz ari dira aurtengo kongresuan. Munduko toki askotariko ahotsak elkartu eta bakoitzaren istorioak besteenekin partekatu nahi dituzte, elkarrengandik ikasteko. Helburua, finean, istorioen elkar-trukea, ezagupena eta antzekotasuna zubiak eraikitzeko balio izatea da, haur eta gazte literaturaren bidez, azken batean.

Kongresuaren ohiko ekintzez gain, aurten Arte Galeria Birtuala ireki dute non Hans Christian Andersen sariko irabazleen lanak bidlu dituzten. Ohorezko Zerrendetan egon diren sortzaileen erakusketak badira eta Nami Ilustrazio lehiaketarenak eta Bratislavako Biurtekoarenak ere egin dituzte, azken honetan Elena Odriozola ilustratzaile donostiarraren lanak ikus daitezke! Merezi du ikustaldi bat egitea.