Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-10-03

IBBY erakundearekin bat egin dugu domeinu berrian

Galtzagorri Elkartea, OEPLI estatuko haur eta gazte literatura erakundearen parte den heinean IBBY Haur eta Gazte liburuaren nazioarteko erakundearen parte ere bada. Erakunde horren bitartez Galtzagorrik euskarazko HGL obrak nazioartean zabaltzen ditu. IBBYk osatzen dituen Ohorezko Zerrendara eramaten ditugu eta zerrenda horren bueltan sortzen diren erakusketa eta beste zenbait ekintzen bidez nazioartean ibiltari dabiltza euskarazko HGL obrak. IBBYren bitartez, baita ere, atzerriko lanak gurera ekartzeko aukera izaten dugu. Hala izan da, esaterako, OEPLIk IBBYren babesean antolatu duen hitzik gabeko liburuen erakusketa, zeina asteburuan Sarako liburutegi publikora eramango dugun Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azokaren harira; erakusketa bera Gasteizen ere ipini genuen ikusgai. 

Hori dena esanda, aurrerantzean Galtzagorri Elkartearen domeinuak IBBY erakundearekin bat egingo duela eta honakoa izango dela ohartarazi nahi dizuegu: 

IBBYGALTZAGORRI.EUS

Galtzagorriko langileen helbideak ere ibbygaltzagorri.eus amaiera izango dute. Denbora batez biek funtzionatuko dute, lehengo domeinuak eta domeinu berriak. Aldaketa honen bitartez espero dugu euskarazko haur eta gazte literatura zabaltzeko erraztasun gehiago izango ditugula.