Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-04-11

HItzik gabeko liburuak Gonagorri gure podcastaren atal berrian

Hitzik gabeko liburuen bueltan josi dugu Gonagorri podcastaren bederatzigarren alea. Liluratzen gaituzten liburuak dira eta Mikel Ayerbe EHUko literatura irakaslearena jo dugu haiei buruz hitz egiteko. Erakutsi digu, besteak beste, hitzik gabeko liburuak ez direla mutuak. Ayerberekin motak, ezaugarriak eta adibideak aletu ditugu. Intza Alkainek Issa Watanaberen Migrantes (Libros del zorro rojo, 2019) deskribatu digu entzuleek eskuetan hartu eta nork bere irakurketa-edo egin dezan, ez baikaude seguru album hauk irakurtzen diren. Izan ere, ez dira hitzak bezala irakurtzen, margolan bat irakurtzen den bezala baizik. Lore Agirrezabalek gomendio bat ekarri digu, Txalapartak gure liburu-denda eta liburutegietara eraman duen hitzik gabeko album batekin dator gainera. 

Horiez gain, Concetta Probanzaren ilustrazioa, beti bezala berariaz sortu duena, eta Maite Larbururen soinu-banda.

Webgune honetan bertan, Spotifyen eta Ivooxen duzue, entzungai!