Hemeroteka


Elkarbanatu
2026-06-02

"Hitzetan bizi” goiburupean egingo den Iberoamerikako IBBYren V. Mintegian izen-ematea zabalik dago

IBBYEspainiak Latinoamerikako eta Karibeko IBBYekin elkarlanean Haur eta Gazte Literaturari buruzko V. Iberoamerikako Mintegia egingo du ekainaren 17an eta 18an.  Aurtengo gaia “Haurtzaroak: haien ahotsak, haien munduak, haien emozioak eta haien eskubideak (hitzerako, poesiarako, irudirako eta libururako eskubideak) da.

Bi arratsaldeetan, 17:00etatik 20:00etara (Espainiako ordutegia), zazpi herrialdetako zortzi gonbidatuk hitzaldi bana eskainiko dute. Osagarriak diren ikuspuntu hauek landuko dituzte: ahozko narrazioa, ez-fikzioa, poesia, argitalpengintza independentea, ilustrazioa, ikerketa eta gazteekin egiten den irakurketa-bitartekaritza.

YouTubeko kanaletik eskainiko dira guztiak. Formulario honetan eman daiteke izena. Bertan aurkituko duzue egitaraua eta gonbidatuen berri.