Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-02-22

HGLri buruzko mintegia antolatu du OEPLIk Latinoamerikako IBBYarekin

OEPLIk aurreneko "Haur eta Gazte Liburuaren Mintegi Iberoamerikarra" antolatu du ozeanoz beste aldeko Larinoamerikako IBBYren sekzioekin. Hango eta hemengo lurraldeen arteko elkarlana eta elkar ezagutza sustatu nahi dute egitasmo honen bitartez. Martxoaren 16an eta 17an egingo dute eta streaming bidez emango dute YouTuberen kanalaren bitartez. Ana María Machado, Teresa Andruetto, Michèle Petit eta Juan Hernazek hitzaldiak egingo dituzte. Mintegiaren xedea sortzaileen, maistra-maisuen, bibliotekarien, bitartekarien eta HGLrekiko interesa dutenen topaleku izatea da. Bost gai jorratuko dituzte: irakurzaletasuna, industria editoriala, hizkuntzak, bitartekaritza eta egileak.

Izen-ematea zabaldu dute jada eta programa osoa jakitera eman dute.