Hemeroteka

2022-09-20

"HGL Eskolan, esperientziak partekatzen" Jardunaldietarako izen-ematea ireki dugu

Galtzagorri Elkartean, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren babesarekin, hiru urtez antolatu dugun Haur eta Gazte Literatura Eskolan ikastaroaren harira HGL Eskolan, Esperientziak partekatzen Jardunaldiak antolatu ditugu, eta gaurtik bertan izateko izena eman ahal duzu. 

Orain arteko hiru edizioen eragina neurtu eta esperientziak trukatzeko espazio bat sortzea da Jardunaldien helburua. Urriaren 1ean, larunbata, 09:30etik 14:30era egingo ditugu Donostian, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko I Eraikineko Gradu Aretoan.

Jardunaldiak doanekoak dira. Komunikazio sorta bat eta lan-mahaiak izango dira –programa osoa ikus dezakezu hemen–, guztiak haur eta gazte literatura ardatz dutenak.

Jardunaldiak doanekoak izanda ere, toki muga ezarri dugu eta izen-ematea ireki dugu. Hemen duzu izena emateko orria.

Irailaren 28ra arte izena emateko aukera izango duzu.