Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-10-04

Hezkuntzaz mintzatu gara Gonagorri berrian

Gonagorri Podcastaren pieza berria argitaratu dugu. Hamahirugarrena da jada eta oraingoan hezkuntza hartu dugu hizpide, hezkuntza eta haur eta gazte literatura. Solasaldia Ibon Egaña EHUko irakaslearekin egin dugu, haur eta gazte literatura asignatura ematen du Hezkuntza fakultatean. Egañarekin irakaslegaien jakin-minaz, eskoletako irakurketa planei buruz eta hezkuntza-sistemak dituen gabeziez hitz egin dugu; nolakoa nahiko genukeen haur eta gazte literaturaren presentzia esango dugu hobeto adierazteko, hots, diskurtsoan ez daude itzalak soilik, argiuneak ere badira. 

Kontaketa Mariaje Telleriak egin digu, lan-bizitza guztia Legazpiko Haztegi Ikastolan egin duen maistra da, ahots goran zoragarri irakurtzen eta kontatzen duena. Liburu-gomendioa Lore Agirrezabalek egin du, ez fikziozko bat aukeratu du oraingoan. 

Concetta Probanzak liburuak zapaten azpian kokatu ditu Gonagorriren pieza honetarako egin digun ilustrazioan. Musika, ohi bezala, Maite Larubururen "Gona" da eta muntaia Maddi Orcajok egin digu. 

Oharra: solasaldian zarata entzungo duzue atzean, sentitzen, hurrengoan hobeto egingo dugu. 

Gozatu!