Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-04-02

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da

Gaur Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna da, eta IBBY Haur Liburuaren Nazioarteko Erakundeak mezu bat prestatu eta zabaldu du urtero egin ohi duen bezala. Aurreratu genuen bezala, Eiko Kadono idazle japoniarrak idatzi du poema formatuan emandako mezua eta Nana Furiya ilustrazioak sortu ditu. Ipuin Bidaiari batek lehenengo pertsonan kontatzen du mezua, hegan egiten du eta entzuten denean entzulearen barruan habia egin, eta berriro sortzen da. 

Gaurko egunez jaio zen Hans Christian Andersen ipuingile daniarra, hori dela eta ospatzen dugu Haur Liburuaren Eguna. Ahatetxo itsusia, Erpurutxo eta Sirenatxoa dira bere narrazioetako batzuk. Haur literaturaren eremuan ematen den sari garrantzitsuenak ere, Andersenen izena darama. 

Salut eta Haur Liburuaren Egun on!