Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-06-06

Haur eta gazte bibliotekei buruz aritu gara Gonagorriren pieza berrian

Gonagorri podcastaren pieza berriarekin gatoz. Haur eta gazte liburutegiak hartu ditugu hizpide. Beti bezala galderaz beteta abiatu gara eta erantzun zehatz gutxirekin, baina galdera eta zer pentsatu askorekin atera gara Gonagorritik. Nolako liburutegiak ditugu? Hutsunerik ba al dute? Non daude ereduak? Eta etorkizuna, zein izan daiteke? Asun Agiriano Arrasateko Udal Liburutegiko arduradunari egin dizkiogu galdera horiek guztiak eta gustura asko edan dugu egin dituen hausnarketa guztietatik. 

Ohiko egiturari jarraituz, kontaketa dator solasaldiaren ostean. Intza Alkainek egin digu, ez dugu guk kalifikatuko, zuek, entzuleok, jarriko diozue adjektiboa... Donostiako Haur Liburutegira iritsi da Alkain, enbor baten zulotik irristatu balitz bezala, bai, Aliziaren moduan, eta han egindako ibilbidea kontakizun bihurtu du. 

Amaitzeko, Lore Agirrezabalek zerrenda bat egin digu non biblioteka osoak kabitzen diren liburuak dauden, baita bibliotekariak oso-osorik ere. 

Gure webgunetik sar zaitezkete Gonagorrira, bestela ohiko plataformetatik. 

Gozatu!