Hemeroteka

2025-05-26

Hamar ilustratzailek parte hartuko dute Marrazioetan

Hamar ilustratzailek ekingo diote Marrazioak tailerraren 17. ekitaldiari. Ekainaren 9tik 13ra izango da Donostiako Undermount elkartean, Igeldon. Aurtengoan Maite Gurrutxaga ilustratzaileak eta Juan Kruz Igerabide idazleak gidatuko dute Herensugeak eta dragoiak. Beldurretik jolasera izenburupeko tailerra. Dragoiak kultura guztietan ageri dira, baita euskal mitologian ere, eta forma eta esanahi ugarikoak dira. Material horrekin guztiarekin zerurantz abiatzen den suzko energia horrekin jolastuko dute hamar ilustratzaileek. 

Tailer hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin antolatzen dugu.