Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-05-11

Gerrari buruzko Gonagorria entzungai

Hamargarren pieza da, hamargarren Gonagorria. Lurrera jaitsi nahi genuen eta, piztiek horrenbeste zarata egiten ari diren honetan, gerrari buruzko podcasta egin dugu. Alabaina, erronka jarri genion gure buruari: gerrari buruz ahalik eta gutxien hitz egin; izan ere, gure esparrua haur eta gazte literatura da. 

Nola egin dugu? Bada solasaldian Galtzagorri gure elkarteko idazkari teknikoarekin hitz egin dugu, Izaskun Jauregirekin. Bigarren Mundu Gerraren ostean sortutako IBBY munduko haur eta gazte liburuaren erakundeaz hitz egin digu. Zer den, nolatan sortu zen, nork sortu zuen, haren istorioa eta Galtzagorrirekin egiten duen elkarlanaren berri eman digu Jauregik. Horrez gain, Begoña Durrutyk Ez da konprenitzen ahal gerra (denonartean, 2017) bere liburuaren kontaketa egin du, baina ez da bere ahotsa bakarrik mintzatzen, Aljeriara eramango gaituzten beste bi ahotsa mintzo dira. Lore Agirrezabalek egin digu gomendioa, ez da gomendio bakarra, zerrenda osoa baizik. 

Maite Larbururen soinu-bandarekin eta Concetta Probanzaren ilustrazioekin osatu dugu oraingoa ere. Gure webean bertan entzun dezakezue edo Spotify, Baleafunk zein ivooxean. Ez galdu!!!