Hemeroteka

2026-10-30

Gazteen mahaia bildu dugu Laborategi Mutante proiektuaren barruan

Laborategi Mutantea proiektua gazteen irakurketa praktikak eta ohiturak arakatzeko sortu genuen, eta Kutxa Fundazioaren Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren barruko Tresna bihurtu zen. Laborategia proiektu pilotu gisa pentsatu eta, hainbat mugarri izan dituen arren, gailurra jo berri du gazteen mahaiaren bilkurarekin. Kursaaleko Kubo erakusketa aretoan 19 gazte elkartu genituen; 13 eta 17 urte bitartekoak eta Gipuzkoako hainbat udalerritakoak. Mireia Delgado bitartekariak gidatu zuen zortzi orduz iraun zuen saioa. 

Denetariko liburuak sakabanatu genituen gure egin genuen aretoko bideo gelan; liburu bilduma hura ez zen inolako adin sailkapenean kabitzen. Jardueretako bat liburu aukeraketa izan zuen ardatz; aukeraketa ez zen berehalakoa izan, hiru urratsetan egin zuten. Beste jarduera bat kultura "erabiltzeko" eta irakurtzeko dituzten trabak aletzea izan zen, eta ondoren amesteko eskatu zien Delgadok, eta beharko lituzketenak dekalogo batean biltzea. 

Bilkura oso aberasgarria izan zen. Gazteek halako espazioen beharra aldarrikatu zuten, irakurketak trukatu zituzten, saretu ziren eta joan aurretik hurrengoa noiz den galdetu ziguten.