Gazteak ez, gazteak ez ditugu deseraiki publikatu berri dugun 43. Gonagorri podcastean; gazteak eta literatura lotzen ditugunean haien gaineko aurrejuzguak deseraikitzeko edo, batik bat, haien gaineko hausnarketarako gonbidapena egin dugu. Idoia Ilundainen eta Miriam Lukiren —biak Galtzagorriko langileak— arteko solasaldia da. Ilundainek gazteei zuzendutako zenbait proiektu sortu eta gidatzen ditu elkartean; biek uhinetatik kanpo behin edo behin gaiari buruz izandako solasaldia erreproduzitu dute Gonagorrin. Nor dira gazteak? Galdera bera zilegi al da? Irakurtzen dute? Nola irakurtzen dute? Zer diogu helduok gazteei buruz?
Solasaldiaz gain, Mara Aranbururen eta Lore Agirrezabalen liburu gomendioak eta Nerea Ariznabarretaren ipuina txirula eta guzti.
Ez galdu!