Hemeroteka


Elkarbanatu
2026-01-23

Etxepare sarien oinarriak argitaratu dituzte

 

2026ko Etxepare Sariaren oinarriak argitaratu berri dituzte. Haurrentzako albumak sortzeko saria Nafarroako 16 toki entitatek antolatzen dute haien euskara zerbitzuen bidez, eta Pamiela argitaletxea eta Galtzagorri elkartea laguntzaileak gara; Nafarroako Gobernuak, Agenda 2030ak eta Euskarabideak babesten dute. Oinarriak arabera lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 8a da eta irabazleen izenak ekainaren 30ean jakinaraziko dituzte.

Lanak nola eta nora bidali, epaimahaia nola osatuko duten eta beste xehetasun guztiak oinarrietan daude. Lanak bakarka edo idazleek eta ilustratzaileek osatutako lantaldean aurkeztu daitezke. Sari bakarra emango dute, 5.000 eurokoa eta Pamielak lana argitaratuko du udazkenean.