Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-02-07

Etxepare Institutuak ireki du literatura-laginak itzultzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

Orain gutxi aurkeztu zuen Etxepare Institutuak basquebooks euskal literatura-laginen ataria. Atariak euskaraz idatziko literatura-obren itzulpenak hartzen ditu, hain justu obra horien laginena bai ingelesez bai frantsesez. Orain, Etxeparek laginak itzultzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du eta oinarriak plazaratu ditu. Deialdiaren xedea da jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obren laginak frantsesera edo eta ingelesera itzultzea obrak nazioartean sustatzeko. Laginak ez dira literatura-obraren %15a baina luzeagoak eta deialdia zabalik egongo da zuzkidura amaitu arte. 

Laguntzak automatikoak dira, hau da, eskaera ongi eginez gero idazleak, argitaletxeak edo agenteak (hiruek eska ditzakete) jasoko dituzte. Laguntzaren eskatzaileak aurrez itzultzaile batekin harremana egin beharko du haren CVa atxiki behar baita eskaerarekin batera. 400 euro gordin emango dituzte itzulpena egiteko, baldintza guztiak oinarrietan jaso dituzte.