Hasiera eman diogu Gonagorri podcastaren denboraldi berriari. Kutxa Fundazioak beste behin ere babestu du gure proiektua eta gu oso pozik eta eskertuta gaude, nola ez! Ideiaz beteta ere bagaude eta gonbidatu asko gurera ekartzeko irrikaz. Nobedadeak ere baditugu esku artean, baina horien berri hurrengo piezarekin batera emango dizuegu. Orain, Eskola Liburutegien gaiarekin gatoz eta hura lantzeko Idoia Sobrino Baztango Liburutegi Publikoko bibliotekariarekin egon gara, luxu handia izan da hari entzutea ezin hobeto azaldu digulako zergatik diren eskola liburutegiak hain garrantzitsuak eta zergatik diren ezinezkoak liburuzainik gabe. Baztan errekaren ur jauzi bat erakusten zuen leiho erraldoi baten aurrean egin genuen elkarrizketa, Idoiari begiekin entzuten eta errekari belarriekin begiratzen. Ea gustuko duzuen.
Pieza Amaia Irabazalen kontaketarekin osatu dugu, artea ere ipuin moduan konta daitekeela erakutsi digu. Eta Lore Agirrezabalek liburutegien ituan jo du bere gomendioarekin.