Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-10-23

Elena Odriozola Astrid Lindgren Memorialaren sarirako hautagaien artean dago

Iragarri berri dute 2024ko Astrid Lindgren sarirako hautagaien zerrenda eta Elena Odriozola ilustratzailea hautagaien artean dago berriro ere. Guztira 245 hautagai dira —idazleak eta ilustratzaileak—, 68 herrialdetakoak. Saria 2002an sortu zuen Suediako gobernuak haurrek kalitatezko istorioak jasotzeko duten eskubidea bermatzeko eta Astrid Lindgreni aitortza egiteko. Saria bera, haur eta gazte literaturaren esparruan banatzen den handiena da —5 milioi korona suediar edo 427.295 euro—, gobernu suediarrak haurren eta gazteen irakurketari ematen dioten garrantziaren isla dela diote. 

Odriozolaz gain, OEPLIk Fina Casalderrey idazle galegoaren hautagaitza ere aurkeztu du 2024ko Astrid Lindgren sarietara.

Sarituaren izena apirilaren 9an emango dute jakitera.