Gonagorri podcastaren bosgarren denboraldia egiten ari gara eta ia hasieratik, udazkenero-udazkenero, egin dugun Zuzeneko pieza bat. Aurtengo Zuzeneneko Gonagorria entzungai dago jada. Hasieratik irakurleen artean esperientziak partekatzeko espazioa izan da Zuzeneko deitu arren, zuzenean ematen ez dugun piezak. Elkartzen ditugu irakurle eta sortzaile kontsakratuak ikasle aroan dauden gazteekin. Oraingoan, Ordiziako Oianguren BHIko Amalia Simon-ek eta Abieyuwa Ehimwonze-ek, Ainara Azpiazu Axpi ilustratzailearekin eta Patxi Zubizarreta idazlearekin irakurtzeaz hitz egin zuten. Beste behin ere, galdera berarekin ekin genion hizketaldiari: zer dago lehenengo, hitza ala irudia? Hortik aurrera, bakoitzak nola irakurtzen duen, zer irakurtzen duen, zer hizkuntzatan eta abar kontatu ziguten. Benetan gozagarria da irakurtzeari buruz mintzatzeko espazioak irekitzen ditugunean, hitz egiteko gogoa dagoela sumatzea.
Solasaldiaz gain, Intza Alkain aktoreak kontaketa egin zigun eta Donostiako San Luis La Salle eskolako Aimar del Hoyok eta Aiala Agrasar-ek irakurgaien gomendioak egin zizkiguten.
Orain artean Kutxa Kultur Klubean grabatu izan dugu Zuzeneko Gonagorria, Tabakaleran. Pieza hau, ordea, San Telmo museoan grabatu dugu. Milesker hango langileen eta teknikariei.
Ea gustukoa duzun!