Bratislavako Biurteko nazioarteko ilustrazio erakusketan eta lehiaketan parte hartzeko aukeratu dituzte Maite Gurrutxagaren Lo mucho que tengo (Degomagon, 2023) eta Maite Rosenderen Traba (denonartean, 2024). Oepli erakundeak osatutako epaimahai batek aukeratu ditu; epaimahaian estatuko haur liburuaren erakundearen parte diren adar guztietako ordezkariak egon dira, Galtzagorriren izenean Iraia Okina ilustratzaileak parte hartu du.
Aurtengo Bratislavako Biurtekoa urriaren 3an hasi eta 2026ko urtarrilaren 13ra arte ospatuko dute. Biurtekoa Unescok eta IBBYak bultzatuta sortu zuten eta, gaur egun, Slovakiako IBBYak antolatzen du Slovakiako Errepublikako Kultura Ministerioaren babesarekin. Erakusketaren eta lehiaketaren helburua nazioarteko ilustratzaileen originalak erakutsi eta hamaika bazterretatik iritsitako adituri eta editoreri erakusleiho aparta eskaintzea da.
Obra onenak Gran Prix (bakarra, Elena Odriozolak irabazi izan du) saria jasotzen du, bost Urrezko Sagar eta bost Plaka ematen dituzte eta editore batek Ohorezko Aipamena jasotzeko aukera ere badago. Grand Prixa irabazten duen ilustratzaileak bakarkako erakusketa bat egiten du hurrengo edizioan, baita epaimahaikide izaten ere.
Zorionak Maite biei!