Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-12-12

Booktuberboom_+ lehiaketaren VI. edizioko publikoaren saria Urko Urrutikoetxeak irabazi du!

Abenduaren 9an, eguerdiko 12:00etan, itxi zen Booktuberboom_+ lehiaketara publikoki aurkeztu diren booktubeak bozkatzeko fasea. Aurten, guztira, hogeita bat booktube jaso ditugu eta horietako zazpik haiena publiko egitea erabaki dute. Horien artean bozka edo “atsegin dut” gehien jaso dituen booktubea Urko Urrutikoetxearena izan da, 264 bozkarekin.

Urkok Josu Martinezen “Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak” liburuari buruzko booktubea aurkeztu du, bera izan da “atsegin dut” gehien jaso dituena eta, ondorioz, bi pertsonentzako abentura txangoa irabazi duena. Zorionak!

Hala ere, gainontzeko booktubeak ez dira atzean geratu eta bozka eta iruzkin positibo asko jaso dituzte. Beraz, zorionak gainontzekoei ere!

Baina, erne, lehiaketa ez baita amaitu! Oraindik epaimahaiaren erabakia ezagutzea falta da. Datorren astean jakingo dugu zeintzuk izango diren epaimahaiaren lehenengo eta bigarren saria irabaziko duten booktubeak, beraz, adi ibili!

Informazio gaurkotua jaso nahi baduzue, jarrai gaitzazue gure sare sozialetan!

Instagram eta TikTok: @booktuberboom

Booktuberboom bloga: https://booktuberboom.wordpress.com/