Hemeroteka


Elkarbanatu
2023-11-23

Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko azken orduak

Iritsi dira Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko azken bi egunak. Azaroaren 24an, eguerdiko 12:00etan, itxiko da bideoak bidaltzeko epea.

Jada jaso ditugu zenbait booktube, bookstagram eta booktok EAEko txoko ezberdinetatik. Momentuz, Gasteizetik, Barakaldotik, Andoaindik eta Ordizia ingurutik iritsi zaizkigu. Bideo eta post horietako zenbait, gainera, astelehenetik aurrera ikusgai egongo dira egileek hala hautatu dutelako. Publiko zabalak horiek ikusi eta bozkatzeko aukera izanen du, “like” emanez. Gainontzean, epaimahaiak bideo eta argitalpen guztiak jasoko ditu astelehenean ere eta zenbait egun izango ditu horiek baloratu eta epaimahaiaren sarien irabazleak zeintzuk izango diren erabakitzeko.

Gogoratu booktuber, bookstagram edota booktok fenomenoari buruzko informazio guztia Booktuberboom_+ blogean topatu daitekeela. Bertan aurkituko dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak.

Azkar ibili, azken egunak baitira zuen lanak bidaltzeko! 

Hona hemen parte-hartze formularioa.

Eman “like” eta harpidetu gure lehiaketan!