Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-11-24

Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko azken orduak

Iritsi dira Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko azken bi egunak. Bihar, azaroak 25, eguerdiko 12:00etan itxiko da bideoak bidaltzeko epea.

Jada jaso ditugu zenbait booktube, EAEko txoko ezberdinetatik. Momentuz, Gasteizetik, Lezotik, Barakaldotik eta Santurtzi ingurutik iritsi zaizkigu. Bideo horietako zenbait, gainera, astelehenetik aurrera gure Youtube kanalean ikusgai egongo dira egileek hala hautatu dutelako. Publiko zabalak horiek ikusi eta bozkatzeko aukera izanen du, bideoei “like” emanez. Gainontzean, epaimahaiak bideo guztiak jasoko ditu astelehenean ere eta zenbait egun izango ditu horiek baloratu eta epaimahaiaren sarien irabazleak zeintzuk izango diren erabakitzeko.

Gogoratu booktuber, bookstagram edota booktok fenomenoari buruzko informazio guztia Booktuberboom_+ blogean topatu daitekeela. Bertan aurkituko dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak.

Azkar ibili, azken egunak baitira zuen lanak bidaltzeko! Igo bideoa Youtubera eta gero sari gehiago eskuratu nahi izanez gero, igo post edo bideo laburra Instagram edota TikTokera!

Hona hemen parte-hartze formularioa.

Eman “like” eta harpidetu gure lehiaketan!