Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-11-28

Booktuberboom_+ lehiaketa: publikoaren bozka fasea martxan da!

Booktuberboom_+ EAEko booktube, bookstagram eta booktok lehiaketa amaitzear da. Dagoeneko jaso ditugu aurtengo lanak eta bikainak dira: liburu gomendio aproposak, erakargarriak eta youtuber profesionalen moduko edizioekin eginak. Orain, epaimahaiak erabakiko du nortzuk izango diren VI. edizioko liburuen influencer onenak, haiek erabakiko baitute lehen eta bigarren postuan geratuko diren booktubeak zeintzuk izango diren.

Gainera, 8 booktuberrek egin dute publiko euren lana, hortaz, publikoaren sariketa bozka fasea ere aktibatu berri dugu. Hona hemen publikoaren bozka emateko PAUSUAK:

1- Sartu geure Booktuberboom Youtube kanaleko VI. EDIZIOKO ERREPRODUKZIO ZERRENDA HONETAN.

2- Hautatu zure gogoko booktuber bideoa.

3- Sakatu “gustuko dut” edo “like” botoia. Horretarako, Youtubek zure gmail kontuan sartzeko eskatuko dizu eta saioa hasterakoan, like ematea baimenduko dizu.

Abenduaren 9ko eguerdiko 12:00ak bitarte “Gustuko dut” gehien dituen booktuberra izango da PUBLIKOAREN SARIA irabaziko duena. Adi ibili!

Beraz, abenduaren erdialdean jakingo dugu nortzuk diren aurtengo irabazleak, bai epaimahaiarenak, baita publikoarenak ere! Kamerak, volgerra izateko materiala eta liburu edota diska ugari daude jokoan! Nor izango ote da aurtengo euskarazko liburuen influencerra?

Eman “like” eta harpidetu gure kanalera!

Youtube

Instagram eta TikTok: @booktuberboom